Etxauri Baserriko cherry tomateak

Etorri diran tomate Cherriak

Gaur gure fruitu baten inguruan hitz egin nahi dizuegu, cherry tomatea. Ondo dakizuen bezala, cherry tomatea, tomate oso txikia da. Tomatea baino gehiago gerezi bat ematen du. Jende askori gustatzen zaizkio beraien zaporea tomate normalerana baino gozoagoa delako. Oso kotizatuak ere badira, hamaiketako bezala osorik jan daitezkeelako.

Ikus dezakezuen bezala Etxauri baserrian ere cherry tomatea landatzen dugu. Iridisn oraindik landarea berde ikus daiteke. Beste irudi honetan helduta dago eta jasotzeko prest.

Eta azkenik tomate normalarekin duen diferentzia erakusten dizuegu eta baita ontziratzea ere gure bezeroei eramateko. Gure tomate cherry-ak probatu nahi izan ezkero gure banatzaileen zerrenda ikus dezakezu eta hurbilen daukazuna aukeratu. On egin!!!