fbpx

Landako Oiloen Arrautzak

Etxauri Baserrian landako oiloak ditugu. Elikadura on bat eta landa eremu handian oiloa ibiltzeak, gure...

+ info

Sasoiko Ortuari Eta Barazkiak

Goi sukaldaritzako produktuak Goi-sukaldaritzarako produktu-lerro bat dugu, bezeroei produktu prémium bat eskaintzen dieten eta beste...

+ info

Banaketa puntuak

Artea - Areatza Arteako udalerrian kokatuta dagoen Ustrukue jatetxean gure arrautz eta barazkiekin egindako platerak...

+ info

Etxauri Baserria

Etxeko ohiturak ustartzen dituen baserria da, etxerako oiloak jartzen hasi ginen eta hortik aurrera lagunak, familiantzako eta gero eta lagun gehiago arraultzen eske hasi ziren.

Hau honela, etxaldea pixkanaka-pixkanaka handitzen hasi ginen eta berdina gertatu zitzaigun barazki eta ortuariekin.

Ziurtagiri ekologikoa izan ez arren, gure produktua ahalik eta ekologikoena izaten saiatzen gara, ez dugu pestizidarik ezta ongarri kimikorik erabiltzen. Gauzak betidanik, tradizioz, egin diren moduan egiten ditugu.

Haran oso heze eta euritsuan bizi garenez, gure lurrak ureztatzeko ez dugu ur kontsumo askorik behar, urte guztian zehar euri asko egiten du eta honek uzta ona edukitzea ziurtatzen digu.

Neguan egia da hotz asko egiten duela eta barazkiek izoztaldi asko jasan behar izaten dituzte, guzti honengaitik da gure produktua hain berezia.

Apurka-apurka denda batzuk gure produktuaren eskean hasi ziren eta hauentzat baimen bereizleak ateratzea beharrezkoa izan zen.

Arazo eta beharrezko inbertsioen ostean, dena araututa izatea lortu genuen.

Eta filosofia honekin, barazkiak, ortuariak eta arrautzak modu tradizionalean ekoizten saiatzen gara.

Gure ingurua

Zeanurin kokatuta, Etxauri Baserriak inguru pribilegiatua du barazki eta ortuariak ekoizteko. Gure landa oiloek ere espazio handia daukate kanpotik ibiltzeko.

Barazkiak

Gure baratzak

Gure arraultzak