Arbiaren lorea

Arbiaren lorea

Arbi edo arbigararen lorearen ezaugarri nagusia hori distiratsuko lau petalo izatea da. Arbia azaren genero bereko barazkia da. Irudian ikusten duzuena oraindik ez da loratu, Urtarrila arte itxaron beharko dugu lorea ikusi ahal izateko eta Apirila arte, gutxi gorabehera, fruitua izateko.

Barazki hau oso preziatua da bitamina-eduki handiagatik eta mineral-maila altuagatik. Arbiak, batez beste, 12 cm neurtzen ditu eta 100 eta 200 gramo artean pisatzen du.

Dena aprobetxatzen da

Barazki hau oso preziatua da, guztia aprobetxatzen delako. Hostoak gordinak jan daitezke, entsaladetan edo tortilletan prestatuak, adibidez. Bestalde, erroa entsaladetan erabiltzeko edo lekaleetan edo arrozetan prestatzeko birrindu daiteke, baita saldei zapore berezia emateko ere. Hilabete batzuk barru prest izango ditugu gure bezeroei zerbitzatzeko, badakizue baratzetik mahaira.